Gizarte-ekimeneko kooperatiba batean lan egitea


Kamirako profesionalek filosofia bera dute, eta kooperatiban sartzen direnei ere helarazten diete.

Lidergo horizontalaren alde gaude, gure xedea, ikuspegia eta balioak kontuan izanik, eta lantalde arduratsuak osatzen ditugu prozesu nagusien, babes-prozesuen, kudeaketa-prozesuen eta pertsonen inguruko prozesuen esparruan.

Kamirak profesionalen esku uzten du lantaldeen kudeaketa: programa bakoitzaren koordinatzaileak planifikatzen eta kudeatzen ditu bere zerbitzuari dagozkion jarduerak; betiere, erabiltzaileak, bezeroak eta lankideak kontuan izanik.


Gure lanaren funtsezko alderdi bat egunero hobetzea eta berritzea da, eta, horretarako, zeharkako batzordeen bidez lan egiten dugu. Kudeatzen ditugun programak eta kooperatibaren egitura babesten dituzte batzordeek.

Langileen beharrei erantzutea, lana eta familia bateragarri egitea, soldatak duinak izatea eta langileen eskubide guztiak errespetatzea dira kooperatibaren ardatzak.

Gizarte-ekimeneko kooperatibek pertsona eta kolektiboak laguntzeko zerbitzuak ematen dituzte, printzipio kooperatiboei jarraituz, enpresa-eredu demokratiko baten esparruan, kalitateko enplegua sortzeko eta errentagarritasun sozial eta ekonomikoa sortzeko (eta hura lurraldearen onerako izateko) asmoz.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies