Zailtasun sozialak dituzten amendako eta haien seme-alabendako zerbitzu bat da familia-gaietan esku hartzeko zerbitzuaren emakumeendako adarra, eta haurdunaldian baliabide ekonomiko nahikoak ez dituzten emakumeendako zerbitzu bat ere bada.
Zerbitzu hau erabiltzeko, eskatu informazioa zerbitzuan bertan:
"EMAKUMEARI LAGUNTZEKO UDAL-ZERBITZUA"
Marcelo Celayeta etorbidea 51Telefono-zk.: 948 420 940
Familia-gaietan esku hartzeko zerbitzuaren emakumeendako adarra
Iruñeko Udaleko Emakumeendako Laguntza Zerbitzuaren mendean dago familia-gaietan esku hartzeko zerbitzuaren emakumeendako adarra, eta zailtasun sozialak dituzten ama eta haurdunei intentsitate handiko laguntza oso eta espezializatua ematea du helburu nagusi.
Azkenean, bazterketa-egoeran dauden emakumeen autonomia-prozesua hobetzea da helburua, eta, horregatik, intentsitate handiz, oro har eta denbora-epe jakin batean esku hartzen dugu.
Gizarte-langile batek, sei gizarte-hezitzailek eta psikologo batek osatzen duten diziplinarteko lantalde baten bidez egiten dugu zerbitzu, eta laguntza pertsonalizatua ematen diegu programan parte hartzen duten pertsona guztiei: laguntza-prozesu bat jartzen dugu abian, eta taldeka ere lan egiten dugu.
Baliabide hauek eskaintzen ditugu, erabiltzaileak gizarteratzeko: ostatua eta/edo sostengua, laguntza eta esku-hartzea.
Zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen agiriak eta Iruñeko Udalak zailtasun sozialak eta/edo genero-arazoak dituzten emakumeei eta haien seme-alabei laguntza osoa emateko zerbitzuari buruz argitaratutako ordenantzak zehazten dute nor izan daitekeen zerbitzuaren erabiltzaile.
Programak 2015ean
lagundutako pertsonak: 119
bost, 18 urtetik gorako gazteak