Hiri-kanpamentuak
Gaur egun, hiri-kanpamentu hauek kudeatzen ditu Kamira Sozietate Kooperatiboak:
- Berriozarko hiri-kanpamentuak, gaztelaniaz eta euskaraz
- Berriobeiti Zendeako hiri-kanpamentuak, gaztelaniaz eta euskaraz
- Atarrabiako hiri-udalekuak, gaztelaniaz
Era berean, beste erakunde batzuendako kudeaketa-lanak egin ditu Kamirak:
- Noaingo San Miguel Haur eta Lehen Hezkuntzako institutu publikoko guraso-elkartearen hiri-kanpamentuak, gaztelaniaz
- Itza Zendeako hiri-kanpamentuak, gaztelaniaz
Udalek kudeatzen dute izen-ematea, eta haiek zehazten dituzte izena emateko epeak eta onartutakoen zerrendak.
Lana eta familia bateragarri egin beharrari erantzuten diete hiri-kanpamentuek, eta haurrak jolasteko eta garatzeko lekuak ere badira. Eskola-egutegiko oporraldietan izaten dira: pazko-astean, udan eta Eguberrietan. Gai jakin baten inguruan antolatzen ditugu jolasak, eta, haien bidez, balioak, parte-hartzea eta sormena sustatzen ditugu. Hirigunean zein landa-eremuan izaten dira, eta haurrak egunero itzultzen dira etxera; alde horretatik, haurrak ekartzeko eta eramateko ordutegia malgua da, lana eta familia errazago egiteko bateragarri.
Informazio interesgarria
4tik 12 urtera bitarteko haurrek har dezakete parte kanpamentuetan; bereziki, dagokion udalerri edo zendean erroldatutakoek.
Bi multzotan banatzen ditugu taldeak, haurren adinaren arabera: 4tik 6 urtera bitarteko bat, eta 7tik 12 urtera bitarteko bat.
Urtean, batez beste, aisialdiko 22 profesional aritzen dira hiri-kanpamentuak dinamizatzen.
2015ean, honakoa izan zen hiri-kanpamentuetako parte-hartzea:
UDALERRIA | PARTE HARTU ZUTEN HAURRAK |
---|---|
Berriobeiti Zendea | 252 |
Atarrabia | 90 |
Berriozar | 125 |
Udalek lehiaketa publiko bidez esleitzen dituzte kanpamentuak.