Atarrabiako Udaleko Gazteria Arloa


ATARRABIAKO UDALEKO GAZTERIA ARLOA

Herriko 12tik 30 urtera bitarteko gazteendako politika eta jarduerak diseinatzen, kudeatzen eta gauzatzen ditu Atarrabiako Udaleko Gazteria Arloak.


Datu interesgarriak

Programei, datei eta jarduera-egutegiei buruzko informazio gehiago:

http://www.villava.es/es/ayuntamiento/servicios/juventud

Gazteria Arloaren buruan, Kamira dago; Kamirak gauzatzen ditu programa eta jarduerak, eta berak kudeatzen du Gaztegunea, profesional-lantalde honen bidez:

Gaztegunea 12tik 30 urtera bitarteko gazteek ikasteko eta aisialdia emateko gune bat da, eta BIZIMODU OSASUNGARRIAK eta BALIOAK (ERRESPETUA, BERDINTASUNA, BIZIKIDETZA ETA ERANTZUKIZUNA) sustatzea du helburu. Araudi komun bat dago gaztegune osorako, helburu eta balio horiei jarraituz.

Herriko gazteen beharrei erantzuteko, Atarrabiako Udaleko Gazteria Arloak programa hauek garatzen ditu gazteriari buruzko udal-politikaren esparruan:

  • Esku-hartze soziokulturala
  • Animazio soziokulturala
  • Esku-hartze komunitarioa
  • Gazteei informazioa emateko zerbitzua
  • Emantzipazioa eta enplegua
Atarrabiako Udaleko Gazteria Arloaren helburu orokorrak
1

AUTONOMIA ETA GARAPEN PERTSONALA
Baldintza egokiak sortzea, gazteak ahalik eta autonomia handienaz bizitzeko eta erabakitzeko eta beren arazo pertsonal eta kolektiboak horrela konpontzeko, eta ohitura biologiko, psikologiko eta sozial osasungarriak irakastea eta harraraztea.

2

HERRITARTASUNA ETA BIZIKIDETZA
Herriko gazteek erantzukizun indibidual eta kolektiboan, bizikidetzan, errespetuan, berdintasunean, elkarrizketan eta adostasunean oinarritutako balio, jarrera eta portaerak har ditzaten bultzatzea, gizartearen kohesioa hobetzeko.


3

PARTE-HARTZEA, GIZARTE-SUSTAPENA ETA KULTURA
Gazteak parte hartzeko heztea eta parte har dezaten bultzatzea, batetik, eta asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzea, bestetik, elkarteak eta boluntarioak gizarte-, kultura- eta komunitate-eragile aktiboak diren aldetik, gazteek beren bizi-kalitatea eta ingurukoena hobetzeko.

4

INFORMAZIO praktiko, objektibo eta argia eta ORIENTAZIO- ETA AHOLKULARITZA-ZERBITZUAK ematea interes pertsonal eta kolektiboko gaien gainean, herriko gazteen behar, lehentasun eta eskariak kontuan izanda.


5

TOPAKETA ETA INTERAKZIOA
Herriko gazteak aisialdian elkartzeko eta interakzioan aritzeko gune, baliabide eta zerbitzuak sustatzea.

6

GAZTERIA-GAIEI BURUZKO JARDUEREN PROGRAMAZIOA
Gazteendako jarduerak diseinatu, kudeatu, antolatu, zabaldu, egin eta ebaluatu daitezen bultzatzea.


7

SAREKO LANA
Gazteekin eta gazteria-gaiekin lan egiten duten eragileak sareko lanean aritu daitezen bultzatzea (lankidetza eta koordinazioa).

8

Gazteek informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzeko AUKERA dutela ziurtatzea horretarako, Gazteguneko multimedia-gunea kudeatzea.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies