Familia-gaietan esku hartzeko zerbitzua erabiltzeko, haurrekin lan egiten duten udal-lantaldeek (haur eta nerabeendako laguntza-taldeek edo familia-gaietan esku hartzeko taldeek) bideratu behar dituzte familiak. Lantaldeok irizpide teknikoak erabiltzen dituzte familiek baliabide hau erabiltzerik duten zehazteko.
www.pamplona.es
Somos un equipo multidisciplinar conformado por
hezitzaileak
ikuskatzaileak
koordinatzailea
Familia-gaietan esku hartzeko zerbitzuaren helburua familiak elkarrekin segitzea da.
Haurrak sustatzeko, laguntzeko eta babesteko jardueren esparruan, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Garapen Komunitarioko Sailaren barruko zerbitzu bat da familia-gaietan esku hartzeko zerbitzua, haur eta familiendako lehen mailako laguntza-programaren barruan dagoena.
Familia-gaietan esku hartzeko zerbitzuaren mandatua familiak elkarrekin segi dezan saiatzea da, adingabeek familiartean eta beren ingurunean segitzeko eta, horrela, babesgabetasun-egoera arin eta neurrizkoak eta gizarte-gatazkak arintzeko, haurren eta nerabeen garapen eta ongizatea galarazten baitute.
Bigarren mailako prebentzioaren esparruan lan egiten du zerbitzuak, eta familiaren indarguneetan jartzen du arreta; gurasoen garapen pertsonal eta soziala sustatzeko gaitasunak garatzea bultzatzen du, eta babes-iturri eta -baliabideak sustatzen ditu.
Programen bidez esku hartzen du zerbitzuak, arlo hauetan:
- Gurasoen gaikuntza.
- Familia-osagarria.
- Zalantzazko diagnostiko edo pronostikoa duten egoerak.
- Nerabeen autonomia eta emantzipazioa.