Helduen dinamizazioa

BURLATAKO HELDUEN UDAL-ZENTROKO DINAMIZAZIO-ZERBITZUA

Burlatako bertako 60 urteko eta hortik gorako herritar guztiek erabil dezakete Burlatako Helduen Udal Zentroko Dinamizazio Zerbitzua, eta Kamira Sozietate Kooperatiboak kudeatzen du.

Zerbitzuaren deskripzioa

Helduen Udal Zentroaren kudeaketaz eta dinamizazioaz arduratzen gara.

Dinamizazioaren esparruan, udal-jarduerak antolatzen ditugu astean behin, eta, gainera, noizean behin, beste jarduera batzuk antolatzen ditugu, Burlatako 60 urtetik gorako herritar guztientzat: hitzaldiak, irtenaldiak, etab.

Kudeaketaren esparruan, zentroak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren lan guztiak egiten ditugu: bai eraikina mantentzeko lanak, bai administrazio-lanak.

Gaur egun, Kamirako profesional bat arduratzen da Burlatako Helduen Udal Zentroko programaz, Burlatako Udaleko gizarte-zerbitzuekin eta obra-zerbitzuarekin elkarlanean.

Jarduerak

Urritik maiatzera bitartean, jarduera hauek antolatzen ditugu, astean behin:
  • Irakurketa-tailerra
  • Arte-tailerra
  • Kantu-tailerra
  • Luzatze- eta erlaxazio-tailerra
  • Dantza-tailerra
  • Hitzaldiak
Noizean behin, beste jarduera hauek antolatzen ditugu:
  • Apaingarri-tailerrak (Eguberrietan, udaberrian, udako jaietan...)
  • Irtenaldiak Iruñe eta Iruñerri inguruan
  • Irtenaldiak Burlatako bertako erakusketetara
  • Oroimen-tailerra
  • Informatika-tailerra
  • Ehule solidarioen bilerak

90pertsona

egunero kartetan jolasten direnak

237pertsona

2015ean udal-jardueretan parte hartu zutenak

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies