Lantalde teknikoa
- Zuzendari bat
- Bi hezitzaile
- Zerbitzu orokorren arduradun bat
- Jangelan laguntzeko pertsona bat (zerbitzu orokorren arduraduna bera)
Tituluak
- Zuzendaria: Pedagogiako titulua eta Haur Hezkuntzako irakasle-diploma
- Hezitzaileak: Haur Hezkuntzako teknikari-titulua
Ordutegiak
- Eskolaren ordutegia: 07:30-16:00
- Haurrak ekartzeko ordutegia: 07:30-09:15
- Jangelan gelditzen ez diren haurrak eramateko ordutegia: 12:00
- Jangelan gelditzen diren baina siesta egiten ez duten haurrak eramateko ordutegia: 13:00
- Jangelan gelditzen eta siesta egiten duten haurrak eramateko ordutegia: 15:00-16:00
Hizkuntzak
Gaztelania
2015-2016 ikasturterako matrikulazioak
16 haur
Izena emateko argibideak
Aurrematrikula egiteko epea urte bakoitzeko martxoaren 1tik 15era bitartekoa izaten da. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zehazten du epea, urtero.
Irailean tokirik badago, ikasturtea hasitakoan ere eman dezakete izena haurrek.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Badakigu zure altxorrik handiena uzten duzula gure esku. Jarri gurekin harremanetan, eta nola zainduko dugun azalduko dizugu.
C/Colegio, 4 (Oteiza)
948 921 062
ei.oteiza@kamira.esNahiago baduzu, bete formulario hau, eta, laster, geu jarriko gara zurekin harremanetan.
Kamirak aukeraz beteriko pertsonatzat ditu haurrak.
Harremanak izan nahi dituzten pertsonak, ingurunearekin, objektuekin, beste haurrekin eta helduekin etengabeko interakzioa dutenak.
Honela antolatzen dugu eguneroko lana:
- Ohiturak: denboraren berezko antolamendua, eguneroko bizitzako egoerak, oinarrizko behar fisiologikoak eta maitasun-beharrak
- Txokoak: jolas sinbolikoa, eraikuntza, irakurketa… Haurra interakzioan eta askatasunean aritzeko jarduerak
- Proposamenak: tailerrak, jolas heuristikoa, psikomotrizitate-saioak, antzerkia, ipuin-irakurketa, motrizitate xehea…