Gurekin lan egin nahi baduzu bidali zure CV-a hurrengo helbidera recursos.humanos@kamira.es
Gizarte-ekimeneko Nafarroako lehenengo kooperatibaren parte izan!
Kamirako profesionalek filosofia bera dute, eta kooperatiban sartzen direnei ere helarazten diete.
Lidergo horizontalaren alde gaude, gure xedea, ikuspegia eta balioak kontuan izanik, eta lantalde arduratsuak osatzen ditugu prozesu nagusien, babes-prozesuen, kudeaketa-prozesuen eta pertsonen inguruko prozesuen esparruan.
Kamirak profesionalen esku uzten du lantaldeen kudeaketa: programa bakoitzaren koordinatzaileak planifikatzen eta kudeatzen ditu bere zerbitzuari dagozkion jarduerak; betiere, erabiltzaileak, bezeroak eta lankideak kontuan izanik.