Gizarte-ekimeneko kooperatiba batean, parte-hartzaileei dagokie erabakimena.
2004ko abuztuaren 16an, Elizbarrutiko Ijito Idazkaritzak eta Lantxotegik aldi baterako enpresa-elkarte bat osatu zuten, familia-gaietan esku hartzeko Iruña iparraldeko programa kudeatzeko –Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Emakumeen Saileko Haur eta Nerabeendako Laguntza Taldearen ardurapean zegoen programa hori–, eta KAMIRA izendatu zuten, historiako lehenengo emakumezko ijitoaren omenez.
Programa finkatu egin zela eta Iruñeko Udalak zabaldu eta hiri osora hedatu zuela ikusirik, erakunde bat eratzea planteatu genuen, programa hori eta aurrerantzean sortzen zirenak kudeatzeko.
Luzaroan gogoeta egin eta gogor lan egin ondoren, gizarte-ekimeneko kooperatiba bat sortzea erabaki genuen, familia-, hezkuntza-, lanbide-, komunitate-, irakaskuntza- eta erakunde-arloan gizarte-zerbitzu sozial eta psikosozialak emateko, zuzenean esku hartuz eta ikerkuntza eta prestakuntza landuz.
Hain zuzen ere, erabakimena parte-hartzaileei (bazkideei) dagokielako erabaki genuen gizarte-ekimeneko kooperatiba bat sortzea, baita merkataritza-zuzenbidearen arabera irabazi-asmorik ez duen figura bakarra delako eta autoenplegu-proiektu kolektibo bat zelako.